Proiektua

Aktibatuz Farmamundi Euskadik 2022tik aurrera Bizkaiko herri desberdinetan garatutako proiektua da, genero-berdintasunaren, osasunaren, iraunkortasunaren eta ingurumenaren eta euskal gizartearen kulturartekotasunaren arloko kezkei erantzuten diena. 

Proiektuak parte-hartze eta adierazpen artistikorako espazioak sortzen ditu auzoetan eta eskoletan, gizarte- eta genero-harreman ekitatiboak, belaunaldien artekoak eta anitzak sustatuz eta bizitza eta zaintzak erdigunean kokatuz.

Aktibatuzek bere partaidetza- eta lankidetza-prozesuetan txertatzen duen osasun-aktiboen ikuspegia ongizatea sortzen duten eta herritarrei beren eta ingurunearen osasuna hobetzeko gaitasun eta trebetasun handiagoa ematen dieten indarguneak eta ahalmenak identifikatzean oinarritzen da. 

Proposamen pedagogikoari dagokionez, parte hartzeko bi proposamen sortu dira, hausnarketa bateratuaren eta Euskadiko eta Latinoamerikako erakundeen arteko lankidetza-gune baten sorreraren ondorioz. 

Lehenengo proposamena Galdakaon komunitate-mailan garatu beharrekoa da, Erabide Emakume Elkartea buru dela. Bigarren ekintza-ildoa Lehen Hezkuntzako hezkuntza komunitateei zuzendutakoa da. 

Entzun proiektuari buruzko podcasta

Zure osasuna sustatzen duten altxorrak

Parte hartzen duten erakundeen arteko elkarlanetik abiatuta, beharrezko espazioak, baldintzak eta baliabideak sortzen dira, Lehen Hezkuntzako haurrek komunitatean (beren auzo eta herrietan) partaidetza-esperientziak gidatzeko eta protagonista izateko duten ahalmena garatzeko, tokiko aldaketak sustatzeko eta komunitatean eragin positiboak sortzeko.