ERLANTZAkide batzuk ezagutu genuen Proiektu hau, ERABIDEgaz.
Eta orain geu gara, ERLANTZA bezala, Claragaz batera “Janeren paseoa” egiten ari garenok.
Pozten gaitu gugaz etortzea ere, Anbulategiko bi sendagile praktiketan dagozenak eta Erizain Komunitarioa.
Berba bat azpimarratu gure dot, BEGIRADA hitza. Espazio ezagunak begiratu, begi barriekaz eta taldean.

Osasunaren ikuspegitik zer da Torrezabal ? Gela anitzeko eraikuntza, herriari zabalik, ekintza anitzeko programazioa duena, elkarteentzat ikastaroak antolatzeko espazioa, kulturgune aberatsa, negu sasoian epeltasunez babesten gaituena, gure elkartetik asko eskertzen duguna eta asko baloratzen duguna, beraz osasunerako aktiboa duda barik.
Brouard enparantza eta osasuna ? Plaza honek askatasunagaz zerikusi handia dauka, gizakiok osasuntsu bizitzeko gizarte juxtu baten bizitzea oinarrizkoa da. Eta espazio horretan hainbat erreibindikapen egiten doguz, adibidez Emakumeentzako egun berezietan, Azaroak 25 edo, Martxoak 8, baita ere Eraso sexisten aurrean gure protestak adierazteko.
Aldi berean, Plaza hau jai giroan ere asko erabiltzen dogu, san Juanetan, herriko jaietan, musika zein kale antzerkirako … eta poteo gune lez ere bai. Hain da osasungarria gizakiontzat jai giroa, alaitasuna !
“ASKE MAITE, ASKE BIZI, NAHI DOGUNEAN NAHI DOGULAKO”

Esaldi honek eraman gintuen barriro askatasunera eta kolektibo LGTBIQ+ honen erreibindikapenetara, gure gizartean modu osasuntsu baten bizi ahal izateko.
Berezikoetxe auzoko Parkea Aktibatuz ikuspegitik :
Espazio egokia, arrisku barik, kotxeen pasoa ekiditute bertako arkitekturaz, kolore berdez estalirik, estetikoki polita, jolasak umeentzat eta jezarlekuak zaintzaile helduentzat,
Hemen, umeak eta familiak jartzen doguz lehen planoan erabiltzaile printzipal moduen eta hausnarketara datorkigu, etorkinen mundua, kultura ezberdinetako biztanleria, integrazio hitza eta zer egin gure elkartetik arlo honetan,
Murala, ederra, handia, koloretsua, bikaina alaitasunez girotzeko plaza

Paseo aberatsa benetan, galderaz beteta eta proiektu berriak egiteko ideiekaz
Beraz milesker Farmamundiri eta parte hartu genuen andra guztiei..
maitasunez eta konpromisoz.
ERLANTZA