Egunkaria

Osasun -Zentroa komunitatearekin konektatzen da

Joan den azaroaren 4an, Galdakaoko Osasun Zentroko erizain komunitarioa eta Galdakao bertan bizi diren lankideak  udalerrian zehar ibili ziren, bertako aberastasun komunitarioak ezagutzeko eta auzokideen ahotsa entzuteko. Osasuna osasun zentrotik harago doalako: kaleetan, plazetan eta parkeetan ere eraikitzen da.