Egunkaria

Ortua horman irudikatuta

Osasun-aktiboei buruz hausnartzerakoan, konturatu gara gauzak eskuratu izan ditugunean bakarrik sumatzen ditugula faltan. Horrela, gune naturalik ez duen ikastetxe batean, hori ez da faltan sumatzen. Hala ere, naturaz, basoz, animaliz eta nekazaritzaz inguratutako gune batean ortua da ikasleek gehien baloratzen dutena. Gordexolako Eduardo Eskartzaga ikastetxearen kasua da hori.

Ikasturtean zehar gogotsu egin duten lan proiektu honetan, Garapen Iraunkorreko Helburuen, ingurumenaren eta bertako produktuen aldeko apustuaren atal gisa. Hutsetik sortu dute baratzea, landatzen, ureztatzen eta zaintzen, etxera barazkiak eraman arte.

Horregatik guztiagatik, argi zirudien ikasleentzako osasun-aktibo garrantzitsuenetako bat izango zela. Beraz, ez da harritzekoa Gordexolako eskolako horma-irudi parte-hartzailerako aukeratu izana. Hortik dator proposatutako diseinua, “Ortua” hitza eta berau irudikatzen duten elementu batzuk biltzen dituena.

Horma-irudia egiteko Fill in Culture taldearen laguntza izan genuen. Talde horrek diseinua egin zuen, horma prestatu zuen eta muralismoa zertan datzan erakutsi zien ikasleei. Errebindikazio eta adierazpen modu gisa erabiltzeko aholkuak ere eman zituzten, eta mural bat ikusgarria, erraza eta deigarria izateko trikimailuak partekatu zituzten ikasleekin.

Hori lortzeko, aurretiaz prestatutako eskemaren gainean, 5. mailako ikasleak sprayekin murala margotzen hasi ziren. Hormako letrak eta atzealdean txanda laburretan koloreztatu zituzten, segurtasun-neurri modura. Eta pixkanaka, aldez aurretik diseinatutako murala agertzen joan zen.

Aktibatuz proiektua 5. mailako ikasleekin landu dugun arren, ikastetxeak baratzea sortzen lagundu duten gainerako ikasleak sartu nahi izan zituen. Beraz, gainontzeko klaseak ere pasatzen joan ziren, horma-irudi osoa margotzen amaitu zuten arte.

Ikasleek prozesuan zehar izan duten poza eta horma-irudi amaituarekiko harrotasuna ikusita, zalantzarik gabe esperientzia zoragarria izan da. Eta pozte gaitu Gordexolako proiektuaren etapa hau jarduera honekin itxi ahal izateak.

Orain, eskolara sartzen diren bakoitzean, beren artelanetik pasatuko dira. Honek, landu eta mural batean islatu duten ortua euren aberastasunetako bat dela gogoraraziko die, zentzu batean baino gehiagotan osasuna ematen dien zerbait.