Egunkaria

Mundua mahaian, familia eskolan

2022. urtean, Santutxuko (Bilbao) Ángeles Custodios Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleak euren ikastetxearen inguruko diagnosi bat egiten hasi ziren; izan ere, bertan pasatuko dute euren gaztaro osoa.

Prozesu horretan, osasunari modu positiboan begiratzen ikasi zuten. Konturatu ziren osasuna ez dela bakarrik arlo fisikoa: emozioak eta harreman sozialak ere barne hartzen dituela. Gainera, ikusi zuten osasuna ez dela banakako kontua, komunitate osoarena baizik. Haien kasuan, hezkuntza-komunitatearena; eta komunitate hori ez dela irakasleek eta ikasleek bakarrik osatzen… hezkuntzan parte hartzen duten pertsona guzti-guztiek baizik, familia handi bat balira bezala.

Lehen fase horretatik, “familia” kontzeptuarekin geratu gara, hori baita ikastetxearen osasun-aktiborik handiena. Eskola ikasteko leku bat baino askoz gehiago da: hazteko, barre egiteko eta gozatzeko etxe bat da. Bizitzeko leku bat! Haurtxoak zirenean sartu zirenetik heldu bihurtu arte, bizitza pertsonalerako zein profesionalerako trebatzen dituen lekua.

Bigarren fase honetan, DBHko ikasleekin, familia izatearen kontzeptu hori aldarrikatu nahi izan dute. Hain berdinak eta, aldi berean, hain desberdinak izanik, jatorri askotakoak baina leku berekoak. Hori dela eta, familia-errezeta liburu bat sortzea pentsatu zuten, zuekin probatzeko, ikasteko eta partekatzeko.

Espero dugu abentura gastronomiko honekin gozatzea, ikasleek liburua sortzen eta zuekin partekatzen gozatu duten adina.

Hemen duzue libururako esteka. Bertan, Ángeles Custodios Ikastetxeko DBHko 1. mailako ikasleen 20 errezeta dotore, istorio, argazki eta pasadizo aurkituko dituzue.