Egunkaria

HIRU EKIMEN , KONPROMISO BAKARRA : gure auzoen osasuna

Zaintzen uztea, geure burua zaintzea, besteak zaintzea; ingurune inklusiboak, atseginak eta parte hartzeko irekiak sortzea erronka bat da beti edozein pertsona, elkarte edo herritar-ekimenentzat.  

Zorionez, gure lurraldean errealitatea eraldatu eta hobetzeko gogotsu eta motibatuta dagoen herritartasun aktiboa dugu. Laguntza teknikoen bankuetatik, autozainketa eta komunitateko hazkuntza guneetatik, naturarekin harremanetan dauden jardueretara edo osasun arazoei buruzko sentsibilizazio ekimenetara, gure auzo eta hiriak osasungarriagoak izaten laguntzen duten proposamen eta ekimen oso interesgarriz inguratuta gaude.  

Baina, batez ere, pertsonaz beteta dago: herritarrez, boluntarioz eta langile teknikoz, egiten dutenean sinesten dutenak eta, egunez egun, gure auzoak eraldatzeko eta biziberritzeko lan egiten dutenak.  

Hori da Osasun Komunitarioa: lan egitea, laguntzea, bultzatzea, sustatzea, indartzea eta ahalduntzea. Auzokide hobeak izaten laguntzea, pertsona ahulenak babestea, eta askotarikoen arteko kontziliazio, elkar-laguntza eta onarpen guneak erraztea.  

Horregatik, gaur, badirenetatik, Aktibatuz-eko epaimahaitik aipamen berezia merezi dutela uste dugun hiru ekimen ospatu eta nabarmendu nahi ditugu bereziki:  

  • Aperribaiko Redes Elkartearen Armairu Solidarioa 
  • Galdakaoko Bigite Elkartearen Harrera Denok Batera  
  • Mungiako DIZDIZ Emakumeen Elkarteko Txaranga Dizdirak

Hiru proiektu, hiru ekimen eta hiru gune dira, guztiak ere parte hartzeko eta elkartasunezkoak, auzo-sareak eta elkar-laguntza sortzen dituztenak. Haien apustu irmoa, helburuen argitasuna eta lortutako emazenengatik azpimarratu, ikusarazi eta aitortu beharreko proposamenak.  

ZORIONAK!