Aktibatuz proiektuak topaketarako, prestakuntzarako eta hausnarketarako eremuak eskaini ditu Galdakaoko udalerrian.
Osasun emozional eta komunitarioaren kalitatea hobetzeko asmoz emakumeen oroimen historikoa lantzea prozesu horretako ardatz adierazgarrienetakoa izan da.
Hilabeteetan egindako hausnarketan ondoren, ageri-agerikoa da emakumeak ikusezinak direla eremu publikoan. Izan ere, gure kulturaren garapenean eta gure kirol, musika nahiz hizkuntza arloko lorpenetan izan duten zeregina ezkutatu eta gutxietsi da betidanik (eta gaur egun ere bai). Ekarpen horiek aitortzea eta aitortzarik ez dagoela salatzea justizia sozialeko egintza da, eta, horretarako, aldarrikatu ez ezik, mobilizatu ere egin beharra dago.
«Emakume paregabeen historiak gogoratu behar dira, inoiz ez ahazteko eta emakume askoren balioa aitortzeko, zailtasunak zailtasun, familiak eta proiektuak ateratzen zituztelako aurrera».
Erabide Emakume Elkarteak lan sakona egin du, bete-betean hausnartu du eta agiriak bilatu ditu, ekarpen ikusezin horiek agerian jartzeko asmoz. Euren egunez egunekoan, ia-ia inoiz emakumeen oroigarri ez diren eskulturak, kaleak eta lekuak dituzte inguruan. Hori dela eta, honako hauxe galdetu diote euren buruari:
Zergatik ez dago emakumeen izenik gure kaleetan? Ez ote dago emakumerik alpinismoaren munduan? Udalerri osoan zergatik dago emakumezko eskultura bakar bat?
Elkarteak konpromisoa du emakumeen eskubideen defentsarekin eta bidezkoagoa zein berdintasunezkoagoa den gizartearen eraketarekin. Beraz, emakumeak agerian jartzeko lan egitea oso-oso prozesu eraldatzailea izan da haientzat. Halaxe adierazi dute, hain zuzen ere.

Aldi berean, ibilbideak salatu egiten du emakumeak eremu publikoan aitortzeko inolako konpromiso instituzionalik ez dagoela.

Erabide Emakume Elkarteak egin duen lan bibliografikoa eta Galdakaoko emakume nabari zein ausarten historiak Wikipedian jakitera emateko asmoz garatu duen zeregina ezagutu.
https://es.wikipedia.org/wiki/Romualda_Zuloaga
https://es.wikipedia.org/wiki/Maritxu_Bilbao_Lapatza
https://es.wikipedia.org/wiki/Las_Dinamiteras_(Gald%C3%A1cano)