Farmamundi Euskadin, pozik laguntzen diogu Elexalde BHI institutuari bere komunitatearen ongizate emozional, fisiko eta sozialarekin duen konpromisoan. Ohorea da ikasleak erdigunean nola jartzen dituzten ikustea, Aktibatuz II proiektuaren bigarren fasean bete-betean parte hartzean. Egunez egun hobeto dagoen eskola-komunitatearen inguruan duten ikuspegia, aniztasuna gizartearen isla dela aitortzen dutela kontuan hartuta, txalotzen eta erabat babesten dugun zerbait da.
Guretzat oso pozgarria da Elexaldeko DBHko 1 . mailako ikasleekin lan egitea. Aktibatuz proiektuan lehen aldiz sartu direnez, prozesu hau hutsetik hasi dugu, eta Osasun Aktiboetan Oinarritutako Osasun Komunitarioaren funtsezko tresnak eskaini dizkiegu. Hasteko, hausnarketa-tailer sakona egin genuen, eta, bertan, elkarrekin aztertu genuen zer den osasuna eta zer faktorek baldintzatzen duten, gero osasun-aktiboak zer diren modu kolektiboan definitzeko eta institutuan daudenen lehen zerrenda egiteko.

Ondorengo saioetan, ikasleen ilusioaren lekuko izan gara beren zentroa esploratzen zuten bitartean. Taldeetan banatuta, ibilbideak egin dituzte ustezko aktiboen garrantzia identifikatu eta baliozkotzeko, eta, aldi berean, ongizate kolektiboa sustatzen duten elementu berriak bilatu dituzte. Diagnostiko hori nola bereganatzen duten ikustea inspiratzailea da.
Azkenik, ikasgela bakoitzean, ikasleek beraientzat esanguratsuenak diren osasun-aktiboak proposatu dituzte, institutu osasuntsuaren ikuspegia diseinatu dute eta ekintzarako nahiz komunikaziorako proposamen zehatzak egin dituzte, zentro osasuntsuagoa eta iraunkorragoa aldarrikatzeko. Inplikazio hori funtsezkoa da proiektuaren arrakastarako.
Honako hauek dira ikasleek hautatutako osasun-aktibo garrantzitsuenetako batzuk:
- Iturriak
- Adiskideak
- Osasun-profesionalak
- Patioa / Parkea
- Salmenta-makinak (aukera osasungarriekin)
- Mota guztietako txapelketak
- Eskolaz kanpoko txangoak

Elexalde BHI institutuari eta bertako ikasleei eskerrak eman nahi dizkiegu egindako ahalegin guztiagatik eta hezkuntza-komunitate osasuntsuagoa eratzeko benetako adibidea izateagatik. Eskerrik asko Farmamundin konfiantza jartzeagatik!