Erabide Emakume Elkarteko emakumeak bertso labur bat sortu eta partekatu nahi izan dute proiektuan bizi izan dituzten esperientziak eta parte-hartzea azaltzeko. Horrela, artibismoa egiteko beste modu bat aurkeztu dute, muralismoaz eta kaleko ekintzez gain.
Galdakaoko andra taldeak,
hemen gagoz su ta garrez.
Osasuna ta zaintzak jarrita,
hausnarketaren izarrez.
Gure plazetan “performance”kaz,
ipin dadiguz iparrez.
Mundu hobea lortuko dogu
gure bihotzen indarrez.