Egunkaria

«Magia oraindik sentitzen dugu azalean»

Joan den maiatzaren 27an, Erabide Emakume Elkarteko emakumeek eta Matagalpako Emakumeen Kolektiboak eragin politikoko ekintza bat egin zuten Galdakaon. Bizitzaren iraunkortasuna eta osasun emozionalaren zaintza erdigunean jartzeko beharra ikusaraztea zen helburua.

Prozesu kolektibo eta parte-hartzaile baten bidez, Erabideko emakumeek komunikaziorako eta gizartea eraldatzeko tresnak indartu dituzte zenbait hilabetez. Horretarako, hainbat gai jorratu dituzte, hala nola gizarteaak berak ezarritako beldurrak eta mugak gainditzea, batez ere adinari dagokionean. Era berean, bakardadeari, indarkeriei, zaintzei edo maiteen galerei aurre egiteko modua aztertu dute, gorputza, dantza eta gorputzaren poesia erabiliz adierazpen-bide nagusi gisa.

“Ikaragarria izan da taldearen konexioa”

Horren emaitza 15 minutuko kaleko ekintza feminista da. Horren bitartez, Erabidek espazio publikoan duen lekua eta errealitatea eraldatzeko duen gaitasuna aldarrikatzen du, beren historia indibidual eta kolektiboan nabarmendu eta ahaztu diren emakumeei omenaldia eginez. Gainera, ekintzak emakumeen aurkako indarkeria salatu zuen, eta sutsuki defendatu zuen askatasunean bizitzeko eskubidea. Azkenik, emakumeen elkartasuna sustatu eta bizitza ospatu nahi izan zuten, ahalduntze- eta sororitate-mezu baten bidez.

Performance-ak publikoari parte hartzeko gonbidapen hunkigarria egin zion, beren bizitzetan esanguratsuak diren emakumeak aipatzeko aukera eskainiz. Une hau oso zirraragarria izan zen, protagonismoa ikusleriari helarazi baitzaio eta beste emakume batzuek gonbidapena ilusioz onartu baitzuten.

“Bai polita! Ileak puntan. Hunkitu egin naute.”