Proiektu honetan, ikastetxeetan eta Bizkaiko auzoetan prozesu parte-hartzaileak eta eraldatzaileak sustatzeko lan egiten dugu. Horretarako, lurraldean dauden osasun-aktiboak identifikatzen eta mapeatzen ditugu, herritarren parte-hartze aktiboaren bidez, eta lehen hezkuntzako ikasleen eta adineko emakume helduen lidergoa lehenesten dugu gizartea eraldatzeko prozesuetan. Horrela, parte hartzeko espazioak sortuko dira, haien iritzia kontuan hartu eta balioesteko, osasunerako eskubidea sendotuko duten ekimen komunitarioak diseinatzeko. Lurraldeko elkarteekin eta haien artean aliantzak sustatzen ditugu, osasun komunitarioa indartzeko asmoz.
Gure begiradak
Bizitzaren jasangarritasuna
Giza-eskubideen ikuspegia
Aniztasunari arreta
Belaunaldiarteko ikuspegia
Partaidetza soziala eta komunitarioa
Ikuspegi ekosoziala
Begirada lokala-globala
Hirigintza feminista
Norekin ari gara lanean?
Eskolak
Proiektu honen bidez, protagonismoa ematen diegu lehen hezkuntzako ikasleei prozesu komunitarioak diseinatzen eta garatzen. Hausnarketa kritikorako gune batetik abiatuta, hezkuntza-komunitate osoa inplikatzen duten alternatiba propioak artikulatzen dituzte.
Elkarteak
Hainbat elkarteren esperientzia zabala dugu ekintza komunitariotik inpaktu-ekintzak sortzeko eta komunitate osoaren parte-hartzea sustatzeko. Hori guztia, emakumeen osasun komunitarioa sustatuz, eskubideak defendatuz eta osasunerako sarbidean genero-arrakala ezabatuz.